XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sukaldea Menestra Duke erara

Erratillo batian, manteka ta urrdaiazpiko zatitua ipiñi; pixka bat erregosi diranian, tipuliñ txiki batzuek osorik geitu, ta beriala, illarr berriak ere bai.

Illarrak lertzen asten diranian, salda pixka bota biarr zayo, ta uretan nastutako iriñ-apurr bat, gatza ta abarr; azukre erre pixka bat ere bai.

Orain, xaltxa illun ta lodi-xamarra egiten zayon arrte ondo begiratu.

Uraza (letxuga) sorrten egosiak eta erregosiak, irin ta arrauzetan garota; alkatxofa egosiak, eta arrautz egosiak geitu.

Piper-zuri pixka bat bota, ta irakiñaldi bat eman.

ATXOXUKALDE.